XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1- belar-jaleak eta beren zaipideak.

Abere belar-jaleak geienetan, besteri erasotzeko baiño beren buruak zaintzeko eta aldezteko gertutuagoak dira.

Ona emen euren zaipideak: lges lasterra.

Azkar baiño azkarrago iges egitea da, untxi, erbi eta abarrek oi dutenez.

Gordeleku ziurra.

Onela dira zenbait egaztik arkaitz tontor gorenetan eta zugaitz-adar goietan egiten dituzten (dituezan) abiak.

Azeriek, untxiek eta beste geiagok, lurpean egiten dituzte (dituez) beren zuloak; eta sarrera estua egiten diete (dautse) zuloeri, barruan bizi dana baiño etsai aundiagorik sartu ez dedin: txikiagoeri ez diete (dautse) beldurrik.

Taldeketa. Abere batzuk taldean biltzen dira, elkar obeto babesteko.

Eta taldea borobillean egiten dute; oni esaten zaio (jako) taldeketa.

Barru-aldean emeak eta umeak biltzen dira; indartsuenak, berriz (geienetan arrak), barruko taldearen inguruan biltzen dira borobillean.

Zai-tokia. Abere batzuek tokirik goienetan ipintzen dituzte (dituez) euretako batzuk, arriskuen zaitzaille: arriskuren bat danean, besteeri adierazten diete (deutse), azkar iges egin dezaten (dagien).

Orra indar gutxiko abereek dituzten (dituezan) zaipide batzuk.

Belar-jaleen zaipiderik berezienetariko bat, iges egitea da eta ontan abiada aundiak lortzen dituzte (dituez).

Azpian, eskuitara: Orein arra bare taldea zaintzen.

Untxiak lurpean egiten ditu bere zuloak eta antxe du bere gordeleku ziurra.

- eginkizunak Marraztu untxi bat igeska, zakurra atzetik dualarik.

Adierazi idatziz, zenbait aberek nola izaten dituzten (dituezan) beren zaitzailleak edo zelatariak.